
PowerPoint aurkezpenak bideo bihurtzeko erabil daiteken tresna berria da Video Puppet. Aurkezpenak hogei diapositiba eta 10 Mb baino gutxiago baditu, ez duzu webgunean kontu bat sortu beharrik zure diapositibak bideo bihurtzeko.
Izena eman ezkero, eta doako planari dagokionez, aurkezpenak gehienez 50 diapositiba eta 20Mb izan ditzake, azalpen gehienetarako nahiko izango dana.
Video Puppet erabili baino lehen:
- Aurkezpena ordenagailuan gordeta euki behar da PowerPont formatuan (PPT, PPTX, PPSX). Googleko aurkezpena bada, jaitsi PPTX fitxategi gisa, eta Libre Office-n sortua bada, gorde aipatutako formaturen baten.
- Itxura mantentzeko, kapsulatu hizki motak aurkezpenean. Hartarako, hemen arauak PowerPoint-erako, LibreOffice-rako: “Fitxategia / Propietateak / Letra tipoa” bidea egin eta “kapsulatu letra-tipoak dokumentuan” txekatu. Googleko aurkezpena bada, jeitsi eta gero ireki LibreOfice edo PowerPoint-en eta aipatutakoaren arabera kapsulatu.
- Bideoari ukitu pertsonala emateko, aberastu aurkezpena azalpenekin ahotsa txertatuz. Hori egiteko arauak: PowerPoint-en, Google Aurkezpenetan edo LibreOfficen (“txertatu /audio edo bideoa” eta ordenagailuan gordeta dugun fitxategia hautatu)
Nola erabili? Hemen bideotutorialtxoa PowerPoint eta VideoPuppet erabiliz sortutakoa:
Interesgarritasuna:
Irakasleok Video Puppet erabil dezakete prestakuntza ikastaroak azkar sortzeko edota eguneratzeko.