Bigarren Hezkuntza, Gurasoentzako Tresnak, Haur Hezkuntza, Irakasleentzako Tresnak, Lehen Hezkuntza

Erabili “Egin kopia” trikimailua Google Drive dokumentuak partekatzean


Google Drive-ko txostenak sortzen ditugunean, nahiko ohikoa izaten da beste kide edo ikasle batzuekin partekatzea gero bakoitzak moldatu dezan.

Kasu “tipikoa” izan daiteke galdera /erantzunak duen txostena konpartitzea ikasleekin, bakoitzak bere erantzuna idazteko.

Sortu dugun originala bere hortan uzteko, bakoitzak bere kabuz kopia bat sortu behar du eta kopia hori editatu.

Ondoren azaltzen dan “amarrutxo” honen bidez, txostena partekatzen denean automatikoki sortuko da dokumentuaren kopia bat, moldatu ahal izango dena jatorrizkoa hondatu gabe.

Trikimailu honek Google Docs, Google Sheets eta Google Slides zerbitzuetan funtzionatzen du.


Nola egiten da hori?

  • Ireki Google Driveko fitxategia.
  • Bere URL-an klikatu eta bukaerako “edit”-en ordez “copy” idatzi.
Hasieran
Moldatu ondoren
  • “Intro” klikatu eta dokumentuak ondoko itxura hartuko du:
  • Txosten honen URL-a kopiatu:
  • Esteka hori posta bidez bidali, mezuaren gorputzean itsatsita:
  • Mezua bidaltzen denean, editatzeko baimena esleitu hartzaileei (dokumentua moldatu behar badute behintzat).

Partekatzean erabili ditzakezun beste URL trikimailu batzuk

Prozedura berdina erabiliz:

  • URL-aren bukaera moldatu,
  • URL berria kopiatu,
  • URL-a postaz bidali

beste hainbat “efektu” lortu daitezke. Hona hemen haietariko batzuk:

1. Dokumentua iruzkin eta guzti partekatu.

Demagun partekatu nahi dan txosten horrek iruzkinak dituela: argibideak emateko, jarraibideak azaltzeko edo, besterik gabe, nola betetu behar dan argitzeko. Kasu hontan, interesgarria da txostenarekin batera iruzkinak ere partekatzea.

Honetarako, /edit kendu eta /copy?copyComments=true idatzi.

Partekatzen diran iruzkinak idatzizkoak zein ahozkoak izan daitezke.

2. Aurreikuspen erara partekatu.

Aurreikuspen eran dokumentua interfaze txukunean bistaratzen da, menu barik eta botoirik gabe. Aproposa da aurkezpena edo txostena dotoreago erakusteko.

Honetarako, /edit kendu eta /preview idatzi behar da.

Kontuan izan aurrebista estekak menuak kentzen dituela. Hori dela eta, hartzaileek ezin izango dute Fitxategia> Sortu kopia aukeratu bere Google Drive-n kopia gehitzeko.

3. Txantiloi gisa partekatu.

Dokumentua behin eta berriro erabili eta editatu behar bada, txantiloi gisa gordetzea da interesgarriena. Kasu ohikoenak izan daitezke: memoria, plangintza, kontrolak, gurasoei bideratutako oharrak, eta abar, sortzeko erabiltzen diran txantiloiak.

Sortu dan dokumentua kideen artean zabaldu eta txantiloi modura erabiltzea nahi den kasuetarako, ordeztu /edit eta /template/preview idatzi.

4. Partekatu zuzenean deskargatzeko.

Trikimailu honen bidez, hartzaileak estekan klik egitea besterik ez du eta fitxategia ordenagailura deskargatuko da.

Honetarako, /edit kendu eta /export?format=pdf idatzi behar da partekatzen dena TESTU DOKUMENTUA bada.

Txostena KALKULU ORRIA izatekotan, /export?format=csv jarri.

Fitxategi formatu hauek (PDF edo CSV) aukera ezin hobeak dira formatu unibertsalak direlako eta, ondorioz, hartzailak ez duelako Google konturik behar fitxategia ireki eta ikusteko.

Gainera, hartzaileak inprimatzeko prest dagoen fitxategia jasotzen du, inprimagailura berehala bidali ahal duena. Google Docs-ekin eta Google Sheets-ekin funtzionatzen du, baina ez Google Slides-ekin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.