Bigarren Hezkuntza, Gurasoentzako Tresnak, Haur Hezkuntza, Irakasleentzako Tresnak, Iton Baule, Lehen Hezkuntza

Webguneak aplikazio bihurtu



Ukaezina da azken urteotan online prozesuek izan duten izugarrizko garapena lan munduan. Edozein tokitik, edozein gailukin eta edozein unetan komunikazioa mantendu ahal izateak, fitxategiak eskuratzeak edo zereginekin jarraitzeak, hain suposatzen du erabiltzailearentzat erreztasuna, ohiko bihurtu dela hodeian lan egiteko era hau eta, kasu askotan, ezinbesteko baldintza bihurtu.

Teknologiaren joera honen ondorioz, lekuko aplikazio instalagarriak gutxika gutxika indarra galtzen joan dira baina badituzte beraien abantailak ere: berehalako abiatzea, sarrera azkarra, kredentzialik sartu beharrik ez izatea… nabigatzaile batekin alderatuz, sarrera prozesua askoz arinagoa da.

Chromium-en oinarritutako nabigatzaileek: Chromium, Brave, Edge, Opera, SRWare Iron, Vivaldi, Yandex… mundu bien abantailak uztartzeko aukera ematen digute: hodeian lan egitearen autonomia eta aplikazio lokalen azkartasuna.

Chromium
Brave
Edge
Opera
SRWare
Vivaldi

Oso erosoa da plataformarik erabilgarrienak (Alexia, Alexia Classroom, Canva,…) klik bakar batez zabaltzea.

aaa

a

a

a

a

a

a

a

a


Nola lortu?

Irudietan Microsoft Edge nabigatzailea erabili da baina, arestian aipatu bezala, Chromium-en oinarritutako edozein nabigatzailek ematen du aukera berdina.

  • Lehengo eta behin, nabigatzailea ireki, aplikazio bihurtu nahi dan orrialdea zabaldu, eta kredentzialik eskatzen badu, sartu. Helburua, azken baten, lan egiteko eremuraino heltzea da.
  • Ondoren, nabigatzaileko “Ezarpenak / Aplikazioak / Instalatu gune hau aplikazio gisa” bidea jarraitu, irudian azaltzen den bezala:
Webgunea aplikazio gisa instalatu
  • Hurrengo leihatilan, aplikazioaren izena (1) eta ikonoa (2) pertsonalizatu ditzakezu eta, gero, “instalatu” (3) klikatu:
Pertsonalizatu eta instalazioa bukatu
  • Bukatzeko, beste menu bat agertuko da, aplikazioa non eta nola kokatu gura den zehazteko. Sarritan erabiltzen diran webguneen kasuan, ideia ona da mahaigainean lasterbidea sortzea.

Norbere gustura jarri eta “Onartu” besterik ez dago.

Aplikazio berriaren ezarpenak zehaztu

Hortik gora, ikonoa klikatzean nabigatzailearen leiho berri eta bakar bat zabalduko da, eta kredentzialak gogoratuko ditu.

Windows-ek programa arrunt gisa hartuko du: aplikazio zerrendan agertuko da eta desinstalatu ere egin liteke: bai ohiko modura, aplikazio zerrendatik, zein nabigatzailetik bertatik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.