Batzuetan, azalpenak emateko biderik onena irudi bat hartzea da, eta irudi horren gainean azalpena garatu.
Honelako kasuetarako, zerbitzu paregabea da Thinglink. Hona hemen adibidea:
Bere izenak (estekadun objetua) adierazten duenez, irudi edo bideo bati markatzaile edo botoiak gehitzeko aukera ematen du, eta botoi edo etiketa horretariko bakoitza interaktibo edo elkareragile bihurtu. Bideoak, musika, testua, irudiak, webgune ezberdinetako multimedia fitxategiak,…ia dena onartu dezake.
Hezkuntzarako erabilera ugari ditu arestian aipatutako azalpenetatik haratago:
Denbora lerro interaktibo edo elkarreragileak sortu.
Profil pertsonalak egin, norbere argazki eta musika gogokoenekin, zaletasunekin, kezka kulturalekin…
Informazioa formatu digitalean ekoizteko tresnen artean, aipatu beharrekoa da Book Creator, liburu digitalak (edo ebook-ak) sortzeko baliabidea.
Irudiak, marrazkiak eta bideoak gehitu daitezke beren orrialdeetan. Marrazteko tresnak eskaintzen ditu, eta ahotsak ere ebook-ean zuzenean gehitzeko aukera. Esteka bidez lortu daiteken ia guztia onartzen du.
Erabilterreza da eta, beraz, Lehen Hezkuntzako ikasleek beren liburu edo komiki digitalak sortzeko aproposa, baina dituen baliabideen ugaritasunari esker, goi mailako ikasle eta irakasleei ere behar duten guztia eskeiniko die.
Book Creator erabiltzeko izena eman behar da bere gunean eta Web arakatzailean (Chrome, Edge eta Safari) doain erabil daiteke. iPad-a dutenek gailuan erabili dezakete ordaintzeko aplikazio gisa.
PowerPoint aurkezpenak bideo bihurtzeko erabil daiteken tresna berria da Video Puppet. Aurkezpenak hogei diapositiba eta 10 Mb baino gutxiago baditu, ez duzu webgunean kontu bat sortu beharrik zure diapositibak bideo bihurtzeko.
Izena eman ezkero, eta doako planari dagokionez, aurkezpenak gehienez 50 diapositiba eta 20Mb izan ditzake, azalpen gehienetarako nahiko izango dana.
Aurkezpena ordenagailuan gordeta euki behar da PowerPont formatuan (PPT, PPTX, PPSX). Googleko aurkezpena bada, jaitsi PPTX fitxategi gisa, eta Libre Office-n sortua bada, gorde aipatutako formaturen baten.
Itxura mantentzeko, kapsulatu hizki motak aurkezpenean. Hartarako, hemen arauak PowerPoint-erako, LibreOffice-rako: “Fitxategia / Propietateak / Letra tipoa” bidea egin eta “kapsulatu letra-tipoak dokumentuan” txekatu. Googleko aurkezpena bada, jeitsi eta gero ireki LibreOfice edo PowerPoint-en eta aipatutakoaren arabera kapsulatu.
Bideoari ukitu pertsonala emateko, aberastu aurkezpena azalpenekin ahotsa txertatuz. Hori egiteko arauak: PowerPoint-en, Google Aurkezpenetan edo LibreOfficen (“txertatu /audio edo bideoa” eta ordenagailuan gordeta dugun fitxategia hautatu)
Nola erabili? Hemen bideotutorialtxoa PowerPoint eta VideoPuppet erabiliz sortutakoa:
Interesgarritasuna: Irakasleok Video Puppet erabil dezakete prestakuntza ikastaroak azkar sortzeko edota eguneratzeko.
Biak dira nabigatzailearentzako sortutako luzapenak eta, beraz, darabilgun nabigatzaileari gehitu behar dizkiogu erabili ahal izateko (hemen Grid Chrome-rako edo Microsoft Edge Chromium-erako, eta hemen Firefox-erako.
Gure Googleko kontua hezkuntzakoa edo erakunde mailakoa bada, eta kudeatzaileak domeinurako instalatu baditu, ez dugu besterik behar Chrome nabigatzailea gure kontuari lotuta eta sinkronizazioa aktibatuta edukitzea baino. Hauxe da Eleizalde Ikastolako erabiltzaileen kasua, esate baterako. Horregaitik, Chrome zabaltzean, luzapen barran honeek agertuko zaizkigu:
1: Nod eta 2:Grid
Google Meet Grid View
Google Meet erabiltzean, partaide guztien kamereen sareta edo erlauntza ikuspegia sortzen du Grid View-k norbere pantallan. Oso erabilgarria da denon irudiak ikusteko lagun asko biltzen dituzten bideo-deietan.
Google Meet-era sartu eta menuan Grid ikurra agertuko da:
Aktibatuta
Desaktibatuta
Sagua hurreratzean aukerak agertuko ditu:
1.- Txekatuta badago webcam-ik ez duena ez da saretan agertuko. Txekatu ezean, webcamik ez duena ere agertuko egingo da.
2.- Txekatuta badago, hitz egiten duen partaidearen ingurua koloreztatu egiten da.
3.- Norbere burua saretan agertu/ez agertu hautatzeko.
4.- Meet zabaltzean, Grid aktibatuta aurkitzea nahi bada, txekatuta utzi.
Nod – Reactions for Google Meet
Google Meet-en bilera handiak antolatzen diranean , ohikoa da aurkezleak beste parte-hartzaileak isilaraztea alferrikako etenak saihesteko. Baina, batzuetan, isildutako parte-hartzaileei gustatuko litzaieke zerbait adierazteko gai izatea hitzaldia edo bilera eten gabe. Beharrizan hori betetzera dator “Nod”.
Google Meet-eko erabiltzaileek bilera batean erreakzio emojiak bidaltzeko aukera ematen du klik bakar batekin. Honela, antolatzaileak jendeak hitz egitea ekidin dezake baina bere burua adierazteko gai izatea galerazo gabe.
Meet-eko bilera batera sartzean Nod-ek sortu duen gehigarria agertzen da:
1.- Erreakzio ikonoak ematen dizkigu: Thumbs Up’, ‘Well Done’, ‘Wow’, ‘LOL’, edo ‘Hmmm?
2.- Txanda eskatzeko ikonoa.
3- Nod-en ezarpenak. Haien artean garrantzitsuena “Turn On notifications”
Aurkezleak ikusleen erreakzioak eta txanda eskariak ikusi ahal izango ditu, partaidearen webcam-a desaktibatuta egon arren, edo bilera “aurkezpen” eran egon arren.
Ikaste-irakaste prozesuan ez dago ezer ikasle-irakasle harremana ordezkatuko duenik. Ongi dakigu horretara aritzen garenok.
Batzuetan, ordea, ez da posible hurreko harreman hori arrazoi askoren eraginez, eta horrelako kasuetarako, teknologia bide lagun dugu gabezia hori gutxitzeko.
Azalpenak zuzenean hartu ezin duten ikasle edo irakaslentzako, bideoak grabatzeko aukera izan daiteke aukerarik onena, eta teknologiak hori eskaintzen digu. Gainera, honek baditu bere abantailak ere: grabatutakoa berrerabilgarria izatea, azalpena behin eta berriro ikusi ahal izatea…ez da gutxi.
Badago zerbitzu asko bideoak online grabatzeko eta hoietariko bat SCREENCASTIFY dugu. Google ekosistemarekin eta Classroom-ekin bateragarritasun osoa izateak eta erabileran erraza izateak ematen dio interesgarritasun berezia.
Ondoko bideoak Scrrencastify nola erabili azaltzen du:
Hezkuntzarako interesgarritasuna: Azalpenak grabatuta edukitzea eta grabatutako bideoak bererabilgarriak izatea.
Google-ek zerbitzu ugari emoten dau: posta kudeatzailea (Gmail), online biltegia eta fitxategi prozesatzailea (Drive), bideoak igo eta kanalak sortzeko tresnea (YouTube), zereginen zerrenda kudeatzeko baliabidea (Keep)…
Urruneko komunikazioa gauzatzeko ere badauka bere tresnea, eta hori Google Hangouts da. Hangouts bidez telefono deiak (desgaituta Eleizalde Ikastolarako), txata eta bideokonferentziak egin leitekez.
Oraingo honetan, Hangouts-en baitan bideokonferentziak egiteko baliabidea, Google MEET, zelan erabili azaltzen da.