Sarrrerak

Bigarren Hezkuntza, Irakasleentzako Tresnak, Lehen Hezkuntza

Thinglink: irudiak interaktibo bihurtu


Batzuetan, azalpenak emateko biderik onena irudi bat hartzea da, eta irudi horren gainean azalpena garatu.

Honelako kasuetarako, zerbitzu paregabea da Thinglink. Hona hemen adibidea:

Bere izenak (estekadun objetua) adierazten duenez, irudi edo bideo bati markatzaile edo botoiak gehitzeko aukera ematen du, eta botoi edo etiketa horretariko bakoitza interaktibo edo elkareragile bihurtu. Bideoak, musika, testua, irudiak, webgune ezberdinetako multimedia fitxategiak,…ia dena onartu dezake.

Hezkuntzarako erabilera ugari ditu arestian aipatutako azalpenetatik haratago:

  • Denbora lerro interaktibo edo elkarreragileak sortu.
  • Profil pertsonalak egin, norbere argazki eta musika gogokoenekin, zaletasunekin, kezka kulturalekin…
  • Ikasgai bati buruzko informazio biltegia sortu.

Erabili nahi baduzu, hemen bideotutorialtxoa:

Irakasleentzako Tresnak

Azalpenak urrunetik III: Edpuzzle


Irakasle guztiek ez dugu denbora tarterik edo trebetasunik ikasleentzat bideo didaktiko eraginkorrak sortzeko. Bai, agian, irakatsi nahi dugun horri buruzko bideo aproposak aurkitzeko YouTube edo antzeko plataformetan (TED Ed, Khan Akademy,…).

Edpuzzle, edozein bideotan galderak edo audio oharrak txertatzeko balio duen online zerbitzua da. Aukeratu dezakezu bideo bat (zeuk zein beste inork sortua) eta Edpuzzle-ra kargatu, aipatutako gehigarriekin aberastu eta, ondoren, Classroom-eko ikastaldeei esleitu.

Edpuzzle bidez bermatu daikezu ikasleek bideoa ikusi egin dutela, atal bakoitza zenbat aldiz ikuskatu duten, sortutako galderei nola erantzun dizkieten … azken finean, bideoa ikusi eta ulertu dutela ziurtatu.

Edpuzzle erabiltzeko edozein nabigatzailek balio du baina irakaslearen lana arintzeko asmoz, baditu Firefox, Chrome eta Microsoft Edge Chromium-erako gehigarriak ere. Zure ohiko nabigatzailean instalatuz gero, YouTubeko bideoetan botoi berria ageriko zaizu, Edpuzzle-n zuzenean gorde eta editatu ahal izateko.

Edpuzzle gehigarria Firefox-en

Ikasleen kasuan, edozein nabigatzailez gain, Android, Iphone edo iPad gailuak erabili daitezke App-a instalatuz gero.

Edpuzzle erabiltzen ikasteko bideoa duzu ondoren:

Ikastola Elkarteak ekoiztutako erabilera bideoa
Bigarren Hezkuntza, Irakasleentzako Tresnak, Lehen Hezkuntza

Liburu digitalak: Book Creator


Informazioa formatu digitalean ekoizteko tresnen artean, aipatu beharrekoa da Book Creator, liburu digitalak (edo ebook-ak) sortzeko baliabidea.

Irudiak, marrazkiak eta bideoak gehitu daitezke beren orrialdeetan. Marrazteko tresnak eskaintzen ditu, eta ahotsak ere ebook-ean zuzenean gehitzeko aukera. Esteka bidez lortu daiteken ia guztia onartzen du.

Erabilterreza da eta, beraz, Lehen Hezkuntzako ikasleek beren liburu edo komiki digitalak sortzeko aproposa, baina dituen baliabideen ugaritasunari esker, goi mailako ikasle eta irakasleei ere behar duten guztia eskeiniko die.

Hona hemen adibide bi:

Book Creator erabiltzeko izena eman behar da bere gunean eta Web arakatzailean (Chrome, Edge eta Safari) doain erabil daiteke. iPad-a dutenek gailuan erabili dezakete ordaintzeko aplikazio gisa.

Hemen erabilera gida:

Gurasoentzako Tresnak, Irakasleentzako Tresnak

Ahots iruzkinak: Talk and Comment


Chrome-rako gehigarri honek Twitter, Facebook, Reddit, Github, Gmail, GSuite aplikazioak eta WordPress-en ahots-oharrak eta ahots-mezuak grabatu eta bidaltzeko aukera ematen du.

Android mugikorretan ere instalatu daiteke eta badirudi laster izango duela IOs-entzat ere bertsioa.

Irakaskuntzarako tresna interesgarria izan daiteke lan digital ugari iruzkindu edo zuzentzeko dugunean. Ahoz grabatu eta bidaltzeko aukera izateak, denbora aurrezten du eta erosoa da.

Batzuetan, grabatzen dana erdi distortsionatuta entzun liteke. Hori gertatzen bada, honela konpondu:

Chrome nabigatzailea ireki eta ezarpenetara sartu
Ezarpen aurreratuak / sistema
“Hardware azelerazioa gaitu erabilgarri dagoanean” desaktibatu

Hona hemen bideotutoriale txiki bat Talk And Comment-en erabilera pare bat azaltzen duena:

Bigarren Hezkuntza, Irakasleentzako Tresnak

Azalpenak urrunetik II: Video Puppet


PowerPoint aurkezpenak bideo bihurtzeko erabil daiteken tresna berria da Video Puppet. Aurkezpenak hogei diapositiba eta 10 Mb baino gutxiago baditu, ez duzu webgunean kontu bat sortu beharrik zure diapositibak bideo bihurtzeko.

Izena eman ezkero, eta doako planari dagokionez, aurkezpenak gehienez 50 diapositiba eta 20Mb izan ditzake, azalpen gehienetarako nahiko izango dana.

Video Puppet erabili baino lehen:

  1. Aurkezpena ordenagailuan gordeta euki behar da PowerPont formatuan (PPT, PPTX, PPSX). Googleko aurkezpena bada, jaitsi PPTX fitxategi gisa, eta Libre Office-n sortua bada, gorde aipatutako formaturen baten.
  2. Itxura mantentzeko, kapsulatu hizki motak aurkezpenean. Hartarako, hemen arauak PowerPoint-erako, LibreOffice-rako: “Fitxategia / Propietateak / Letra tipoa” bidea egin eta “kapsulatu letra-tipoak dokumentuan” txekatu. Googleko aurkezpena bada, jeitsi eta gero ireki LibreOfice edo PowerPoint-en eta aipatutakoaren arabera kapsulatu.
  3. Bideoari ukitu pertsonala emateko, aberastu aurkezpena azalpenekin ahotsa txertatuz. Hori egiteko arauak: PowerPoint-en, Google Aurkezpenetan edo LibreOfficen (“txertatu /audio edo bideoa” eta ordenagailuan gordeta dugun fitxategia hautatu)

Nola erabili? Hemen bideotutorialtxoa PowerPoint eta VideoPuppet erabiliz sortutakoa:

Interesgarritasuna:
Irakasleok Video Puppet erabil dezakete prestakuntza ikastaroak azkar sortzeko edota eguneratzeko.

Bigarren Hezkuntza, Gurasoentzako Tresnak, Irakasleentzako Tresnak

Google Meet-entzat gehigarriak: Grid eta Nod


Google Meet-ekin egindako bideo-deietan berezko prestazioak baino zerbait gehiago eduki dezagun, Google Meet Grid View eta Nod-Reactions for Google Meet erabili litezke.

Biak dira nabigatzailearentzako sortutako luzapenak eta, beraz, darabilgun nabigatzaileari gehitu behar dizkiogu erabili ahal izateko (hemen Grid Chrome-rako edo Microsoft Edge Chromium-erako, eta hemen Firefox-erako.

Gure Googleko kontua hezkuntzakoa edo erakunde mailakoa bada, eta kudeatzaileak domeinurako instalatu baditu, ez dugu besterik behar Chrome nabigatzailea gure kontuari lotuta eta sinkronizazioa aktibatuta edukitzea baino. Hauxe da Eleizalde Ikastolako erabiltzaileen kasua, esate baterako. Horregaitik, Chrome zabaltzean, luzapen barran honeek agertuko zaizkigu:

1: Nod eta 2:Grid

Google Meet Grid View

Google Meet erabiltzean, partaide guztien kamereen sareta edo erlauntza ikuspegia sortzen du Grid View-k norbere pantallan. Oso erabilgarria da denon irudiak ikusteko lagun asko biltzen dituzten bideo-deietan.

Google Meet-era sartu eta menuan Grid ikurra agertuko da:

Sagua hurreratzean aukerak agertuko ditu:

1.- Txekatuta badago webcam-ik ez duena ez da saretan agertuko. Txekatu ezean, webcamik ez duena ere agertuko egingo da.

2.- Txekatuta badago, hitz egiten duen partaidearen ingurua koloreztatu egiten da.

3.- Norbere burua saretan agertu/ez agertu hautatzeko.

4.- Meet zabaltzean, Grid aktibatuta aurkitzea nahi bada, txekatuta utzi.

Nod – Reactions for Google Meet

Google Meet-en bilera handiak antolatzen diranean , ohikoa da aurkezleak beste parte-hartzaileak isilaraztea alferrikako etenak saihesteko. Baina, batzuetan, isildutako parte-hartzaileei gustatuko litzaieke zerbait adierazteko gai izatea hitzaldia edo bilera eten gabe. Beharrizan hori betetzera dator “Nod”.

Google Meet-eko erabiltzaileek bilera batean erreakzio emojiak bidaltzeko aukera ematen du klik bakar batekin. Honela, antolatzaileak jendeak hitz egitea ekidin dezake baina bere burua adierazteko gai izatea galerazo gabe.

Meet-eko bilera batera sartzean Nod-ek sortu duen gehigarria agertzen da:

1.- Erreakzio ikonoak ematen dizkigu: Thumbs Up’, ‘Well Done’, ‘Wow’, ‘LOL’, edo ‘Hmmm?

2.- Txanda eskatzeko ikonoa.

3- Nod-en ezarpenak. Haien artean garrantzitsuena “Turn On notifications”

Aurkezleak ikusleen erreakzioak eta txanda eskariak ikusi ahal izango ditu, partaidearen webcam-a desaktibatuta egon arren, edo bilera “aurkezpen” eran egon arren.

Bigarren Hezkuntza, Irakasleentzako Tresnak, Lehen Hezkuntza

Classroom-etik bideokoferentziak programatu


Ikasleekaz bideokonferentziak antolatu litezke Classroom-etik bertatik eta, gainera, programatu egun eta ordu zehatz baterako.

Aukera berri hori esker, ikasgela bateko ikasleekin bilerak programatu genezake era erraz batean.

Hemen hori azaltzen duen bideoa.

Bigarren Hezkuntza, Irakasleentzako Tresnak

Azalpenak urrunetik I: Screencastify


Ikaste-irakaste prozesuan ez dago ezer ikasle-irakasle harremana ordezkatuko duenik. Ongi dakigu horretara aritzen garenok.

Batzuetan, ordea, ez da posible hurreko harreman hori arrazoi askoren eraginez, eta horrelako kasuetarako, teknologia bide lagun dugu gabezia hori gutxitzeko.

Azalpenak zuzenean hartu ezin duten ikasle edo irakaslentzako, bideoak grabatzeko aukera izan daiteke aukerarik onena, eta teknologiak hori eskaintzen digu. Gainera, honek baditu bere abantailak ere: grabatutakoa berrerabilgarria izatea, azalpena behin eta berriro ikusi ahal izatea…ez da gutxi.

Badago zerbitzu asko bideoak online grabatzeko eta hoietariko bat SCREENCASTIFY dugu. Google ekosistemarekin eta Classroom-ekin bateragarritasun osoa izateak eta erabileran erraza izateak ematen dio interesgarritasun berezia.

Ondoko bideoak Scrrencastify nola erabili azaltzen du:

Hezkuntzarako interesgarritasuna: Azalpenak grabatuta edukitzea eta grabatutako bideoak bererabilgarriak izatea.

Bigarren Hezkuntza, Gurasoentzako Tresnak, Irakasleentzako Tresnak

Google Meet: bideokonferentziak antolatzen


Google-ek zerbitzu ugari emoten dau: posta kudeatzailea (Gmail), online biltegia eta fitxategi prozesatzailea (Drive), bideoak igo eta kanalak sortzeko tresnea (YouTube), zereginen zerrenda kudeatzeko baliabidea (Keep)…

Urruneko komunikazioa gauzatzeko ere badauka bere tresnea, eta hori Google Hangouts da. Hangouts bidez telefono deiak (desgaituta Eleizalde Ikastolarako), txata eta bideokonferentziak egin leitekez.

Oraingo honetan, Hangouts-en baitan bideokonferentziak egiteko baliabidea, Google MEET, zelan erabili azaltzen da.