Irakasleentzako Tresnak

Azalpenak urrunetik III: Edpuzzle


Irakasle guztiek ez dugu denbora tarterik edo trebetasunik ikasleentzat bideo didaktiko eraginkorrak sortzeko. Bai, agian, irakatsi nahi dugun horri buruzko bideo aproposak aurkitzeko YouTube edo antzeko plataformetan (TED Ed, Khan Akademy,…).

Edpuzzle, edozein bideotan galderak edo audio oharrak txertatzeko balio duen online zerbitzua da. Aukeratu dezakezu bideo bat (zeuk zein beste inork sortua) eta Edpuzzle-ra kargatu, aipatutako gehigarriekin aberastu eta, ondoren, Classroom-eko ikastaldeei esleitu.

Edpuzzle bidez bermatu daikezu ikasleek bideoa ikusi egin dutela, atal bakoitza zenbat aldiz ikuskatu duten, sortutako galderei nola erantzun dizkieten … azken finean, bideoa ikusi eta ulertu dutela ziurtatu.

Edpuzzle erabiltzeko edozein nabigatzailek balio du baina irakaslearen lana arintzeko asmoz, baditu Firefox, Chrome eta Microsoft Edge Chromium-erako gehigarriak ere. Zure ohiko nabigatzailean instalatuz gero, YouTubeko bideoetan botoi berria ageriko zaizu, Edpuzzle-n zuzenean gorde eta editatu ahal izateko.

Edpuzzle gehigarria Firefox-en

Ikasleen kasuan, edozein nabigatzailez gain, Android, Iphone edo iPad gailuak erabili daitezke App-a instalatuz gero.

Edpuzzle erabiltzen ikasteko bideoa duzu ondoren:

Ikastola Elkarteak ekoiztutako erabilera bideoa
Bigarren Hezkuntza, Irakasleentzako Tresnak

Azalpenak urrunetik II: Video Puppet


PowerPoint aurkezpenak bideo bihurtzeko erabil daiteken tresna berria da Video Puppet. Aurkezpenak hogei diapositiba eta 10 Mb baino gutxiago baditu, ez duzu webgunean kontu bat sortu beharrik zure diapositibak bideo bihurtzeko.

Izena eman ezkero, eta doako planari dagokionez, aurkezpenak gehienez 50 diapositiba eta 20Mb izan ditzake, azalpen gehienetarako nahiko izango dana.

Video Puppet erabili baino lehen:

  1. Aurkezpena ordenagailuan gordeta euki behar da PowerPont formatuan (PPT, PPTX, PPSX). Googleko aurkezpena bada, jaitsi PPTX fitxategi gisa, eta Libre Office-n sortua bada, gorde aipatutako formaturen baten.
  2. Itxura mantentzeko, kapsulatu hizki motak aurkezpenean. Hartarako, hemen arauak PowerPoint-erako, LibreOffice-rako: “Fitxategia / Propietateak / Letra tipoa” bidea egin eta “kapsulatu letra-tipoak dokumentuan” txekatu. Googleko aurkezpena bada, jeitsi eta gero ireki LibreOfice edo PowerPoint-en eta aipatutakoaren arabera kapsulatu.
  3. Bideoari ukitu pertsonala emateko, aberastu aurkezpena azalpenekin ahotsa txertatuz. Hori egiteko arauak: PowerPoint-en, Google Aurkezpenetan edo LibreOfficen (“txertatu /audio edo bideoa” eta ordenagailuan gordeta dugun fitxategia hautatu)

Nola erabili? Hemen bideotutorialtxoa PowerPoint eta VideoPuppet erabiliz sortutakoa:

Interesgarritasuna:
Irakasleok Video Puppet erabil dezakete prestakuntza ikastaroak azkar sortzeko edota eguneratzeko.

Bigarren Hezkuntza, Irakasleentzako Tresnak

Azalpenak urrunetik I: Screencastify


Ikaste-irakaste prozesuan ez dago ezer ikasle-irakasle harremana ordezkatuko duenik. Ongi dakigu horretara aritzen garenok.

Batzuetan, ordea, ez da posible hurreko harreman hori arrazoi askoren eraginez, eta horrelako kasuetarako, teknologia bide lagun dugu gabezia hori gutxitzeko.

Azalpenak zuzenean hartu ezin duten ikasle edo irakaslentzako, bideoak grabatzeko aukera izan daiteke aukerarik onena, eta teknologiak hori eskaintzen digu. Gainera, honek baditu bere abantailak ere: grabatutakoa berrerabilgarria izatea, azalpena behin eta berriro ikusi ahal izatea…ez da gutxi.

Badago zerbitzu asko bideoak online grabatzeko eta hoietariko bat SCREENCASTIFY dugu. Google ekosistemarekin eta Classroom-ekin bateragarritasun osoa izateak eta erabileran erraza izateak ematen dio interesgarritasun berezia.

Ondoko bideoak Scrrencastify nola erabili azaltzen du:

Hezkuntzarako interesgarritasuna: Azalpenak grabatuta edukitzea eta grabatutako bideoak bererabilgarriak izatea.